Inicio » Idiomas » Euskera » Gipuzkoako Campuseko Master Eguneko graduondokoen aurkezpena
UPV/EHU

Gipuzkoako Campuseko Master Eguneko graduondokoen aurkezpena

«Presta zaitez zeure bidea jarraitzeko» leloarekin, Master Eguna ospatuko da asteazken honetan Gipuzkoako Campusean, UPV/EHUko graduondoko eskaintza zabala eta askotarikoa

Foto: UPV/EHU

«Presta zaitez zeure bidea jarraitzeko» leloarekin, Master Eguna ospatuko da asteazken honetan Gipuzkoako Campusean, UPV/EHUko graduondoko eskaintza zabala eta askotarikoa ezagutzera emateko. Jardunaldia goizez eta arratsaldez egingo da ( fakultate eta eskola bakoitzaren programa eta ordutegia kontsultatu), eta informazio-saioak egindo dira, interesa duten guztientzat zabalik. Emanaldi horiek 15 minutuko iraupena izango dute, eta master bakoitzeko irakasleek azalduko dizkiete tituluaren ezaugarriak etorkizuneko ikasleei. 

Titulazioetako arduradunen eta irakasleen zuzeneko eta lehen eskuko informazioa lortzeko aukera da. Informazio-saio horiek graduko azken mailako ikasleei zein espezializazio handiagoa lortu nahi duten unibertsitateko tituludunei zuzenduta daude. Kalitatezko iraskaleek eta profesional espezializatuek emandako prestakuntza da, eta EAEko, Estatuko eta Europako kalitate-agentzia ofizialen babesa du. 

Graduondoko eskaintzan unibertsitate arteko, nazioarteko eta Erasmus Mundus master kopuru handia aurki daiteke. Gainera, ikasleek enpresetan praktikak egiteko aukera dute, I+G+b zentroekin, erakundeekin eta eremu pribatuko sinadurekon sinatutako 800 hitzamen baino gehiagoren bidez, eta unibertsitatearen beraren eta laguntzen deialdien onuradun izan daiteke. 

2020-2021 ikasturterako eskaintza 102 unibertsitate-masterrek eta 32 berezko masterrak  osatzen dute, baita 66 doktoretza-programek ere. Proposamen horrek ezagutza-adar guztiak hartzen ditu (Zientzia Esperimentalak, Osasun Zientziak, Ingeriaritza eta Arkitektura, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Artea eta Humanitateak), eta harremanetan jartzen ditu ikasleak zentro teknologikoekin, enpresekin eta erakundeekin, bai eta ospe handiko nazioarteko ikerketa-taldeekin ere. 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete