Gipuzkoako Bazkundeak Europako Enpresa-Perspektiben Inkestatik (50.000 enpresa baino gehiagoren iritzia jasotzen duen inkesta) ateratako datuek adierazten dute Gipuzkoako enpresek aurreko urteko enpresa giroari eusteko asmoa dutela eta enpresa europarrak baino baikoarragoak izaten jarraitzen dutela. Datuak gaur aurkeztu dituzte. Gipuzkoaren hazkundea 2018an proportzionatua izango dela erakusten digute inkestaren emaitzek, eta hau barne merkatuaren eta kanpokoaren handitzeari esker izango dela ikusten da. Hau dela eta, Gipuzkoako Bazkundeak 2018an Gipuzkoako ekonomiak %2,8ko hazkundea izango duela aurreikusten du, 2017rako ikusten zenaren berdina.
Inkestan parte hartzen duten Gipuzkoako enpresek 2018an emaitzei eustea espero dute, esportazioei, barne merkatuari, inbertsioari eta enpleguari dagokionez, urte betez gehiago europaren batazbestekoaren gainetik kokatuz. Honela adierazi dute bazkundeko buruzagiak, Endika Sánchez Aguirrek; Pedro Esnaola presidenteak, eta Iñigo Muguruza, Marketing eta Berrikuntza zuzendariak.
Barne merkatuari begira, Gipuzkoako enpresen %44ak bere emaitzak hobetzea espero dute europako enpresen %39aren aurrean. %42ak berriz, euren esportazioak gehitzea espero dute europako %37aren aurrean, eta enplegu arloan, Gipuzkoako enpresen %31ak lanpostuak sortzea espero dute enpresa europearren kopurua %24a den bitartean. Inbertsioari dagokionez, Gipuzkoak eta europaren bataz bestekoak antzeko hazkundea espero dute.
Gipuzkoako bazkundeak %2,8ko igoera ekonomikoa aurreikusten du 2018an
Gipuzkoako Bazkundeak Europako Enpresa-Perspektiben Inkestatik (50.000 enpresa baino gehiagoren iritzia jasotzen duen inkesta) ateratako datuek adierazten dute Gipuzkoako enpresek aurreko
Temas: Empresas
Deja un comentario