Inicio » Idiomas » Euskera » Gipuzkoako Aldirietako Renfe zerbitzuak Mugi sisteman sartuko dira apirilean

Gipuzkoako Aldirietako Renfe zerbitzuak Mugi sisteman sartuko dira apirilean

Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 1, Gipuzkoako Aldirietako Renfe zerbitzuak Mugi sisteman sartuko dira, hau da, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA)

Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 1, Gipuzkoako Aldirietako Renfe zerbitzuak Mugi sisteman sartuko dira, hau da, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) txartelak ordaintzeko sisteman. Hala erabaki zuten 2018an Renfek eta GGLAk egindako merkataritza-akordio batean. Hasiera batean lau urteko iraupena izango duen arren, urte naturaletan luzatu ahal izango da bi aldeen akordio bidez.

Gipuzkoarrek Mugi txartela erabili ahal izango dute Donostiako Aldirietako Gunearen geltoki eta geraleku guztietan. Deskontuak izango dituzte bidaia kopuruaren arabera, eta trenez aldatzen badira ere bai sistemari atxikitako zerbitzu batetik bestera, GGLAren Gipuzkoako zonen mapan oinarrituta. Horretarako, MUGI txartela baliozkotu beharko dute bidaiaren hasieran eta amaieran nahiz geltokietan nahiz geralekuetan.

Renfek gaur egun dituen garraio-titulu guztiak mantenduko ditu (hileko abonuak, joan/etorria, urrezko txartela, administrazio publikoetako taldeak…) eta bere tituluentzako egungo zonifikazio-sistema ere bai.

MUGI txartelak aldirietako geltokietako autosalmentako makinetan birkargatu ahal izateko, bigarren fasearen zain egon beharko da eta fase hori uztailerako aurreikusi da.

Renfek bere-gain hartu du egokitzapen teknologikoak egiteko behar den inbertsio guztia, bere ekipamenduetan tarifa-sistema hau ezarri ahal izateko, GGLAk adierazi bezala.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete