Inicio » Idiomas » Euskera » Gipuzkoa: 800.000 euro baino gehiago elektromugikortasuna indartzeko laguntzetan
Foru Aldundia

Gipuzkoa: 800.000 euro baino gehiago elektromugikortasuna indartzeko laguntzetan

25 enpresa, ikerketa zentro eta entitatek baliatu ahal izango dituzte

Aldundiak ‘Smart Mobility Industry’ programari dagozkion laguntzak ematea adostu du, Gipuzkoan mugikortasun berriaren sektorea sustatzeko. Guztira 842.809 euro emango dira, eta 25 enpresa, ikerketa zentro eta entitatek baliatu ahal izango dituzte. Mugikortasun berriarekin lotutako negozio nitxo berrietara bideratuko da jarduera; zehazki, honako hauetara: elektromugikortasuna, karga azpiegitura eta gidatze autonomoa.

Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak azpimarratu duenez, aurtengo berritasun bat izan da, hain zuzen ere, oinarrietan baloratu dela zenbateraino laguntzen, koordinatzen eta lerrokatzen diren proiektuak Mubil Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Zentroak bultzatutako ekimenekin. Horrela, gaur egun Tolosan dagoen poloarekin sortzen diren sinergiak eta lan partekatua sustatzen dira.

Larrañagaren arabera, Gipuzkoa “pandemia aurreko enplegu mailetara iristetik gertu dago” eta sektore batzuek “krisiaren aurretik zutena baino jarduera handiagoa dute”. Beraz, “okerrena igaro dela pentsa dezakegun honetan, ahaleginak bikoiztu behar ditugu epe luzerako proiektuak garatzeko”.

“Mugikortasuna iraultza bat bizitzen ari da”, gaineratu du Larrañagak, “konektagarritasunak, ibilgailu autonomoek eta klima aldaketaren aurkako deskarbonizazioak eraginda. Automobilgintzarekin eta, oro har, mugikortasunarekin lotutako enpresa asko ditugu Gipuzkoan. Eraldaketa horiek erronkak ekarriko dituzte, baina baita aukera berriak ere. Aukera horiek hobeto aprobetxatzeko, pausoak zenbat eta lehenago eman, orduan eta hobeto kokatuko gara, eta onura handiagoa izango da gizarte osoarentzat”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete