Inicio » Idiomas » Euskera » “Génesis”-ek ikusmin handia piztu du Zurriolan

“Génesis”-ek ikusmin handia piztu du Zurriolan

Sebastiao Salgadoren “Génesis” erakusketak ikusmin handia piztu du donostiarren artean Zurriolako Pasealekuan ingauguratu eta lehen orduetan, nahiz eta gaurko euriak

Foto: Santiago Farizano

Sebastiao Salgadoren “Génesis” erakusketak ikusmin handia piztu du donostiarren artean Zurriolako Pasealekuan ingauguratu eta lehen orduetan, nahiz eta gaurko euriak zuri beltzez egindako hogeita hamar argazkik osatzen duten argazkilari brasildarraren formatu handiko erakusketari begira geratzeko gonbiterik ez egin. “Génesis”-ek geratzeko gogoa ematen du irudien edertasunaz gozatzeko ez ezik, naturaz eta honek gizakiari eskaintzen dizkion baliabideez hausnartzeko ere.
Gogoratu beharra dago, erakusketa hau La Caixa Gizarte Ekintza eta Udalaren elkarlanean burututako “Arte en la calle” programaren barruan dagoela. Salgado 44an jaio zen, eta zalantzarik gabe, nazioarteko etorkizun handienetarikoa duen argazkilaria da.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe