Inicio » Idiomas » Euskera » Gehitu: “Transexualak dira gehien sufritzen dutenak”

Gehitu: “Transexualak dira gehien sufritzen dutenak”

Lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen, intersexualen eta gueer-en askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Eguneko bezperan, Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman du Gehitu-rekin

Archivo. El Kursaal en el Día del Orgullo LGTBI+. Foto: DonostiTik

Lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen, intersexualen eta gueer-en askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Eguneko bezperan, Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman du Gehitu-rekin elkarlanean ari dela Gipuzkoan bizi diren LGTBi+ pertsonek bizi izaten duten errealitateari buruz. Argazkirik zehatzena osatu nahi dute.

Ekimen hau Gipuzkako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak bultzatu duen Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Planean kokatzen da, eta helburua du aniztasunaren eta diskriminaziorik ezaren baloreak sustatzea, herritar guztien arteko berdintasuna bermatzeko. Azterketa foru zuzendari Maribel Vaquerok aurkeztu du. Adierazi duenez, azterlana orain hasi eta urte amaiera bitartean egingo da, eta ikergai nagusitzat zera izango du: LGTBI+ diren pertsonek jasaten dituzten eskubide urraketak eta diskriminazio egoerak.

Azterlanaren asistentzia teknikoa Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartearen ardura izango da, eta horren koordinatzaile Aintzane Muguruzak eman ditu prozesuaren xehetasunak. Bai Muguruzak, bai Vaquerok horrelako azterlan baten beharra azpimarratu dute, izan ere, orain arte ez da halako ikerketa zehatzik egin lurraldean eta, foru zuzendariak adierazi duenez, horrek aukera emango du «jakiteko zer neurritan sortzen diren halako eskubide urraketak Gipuzkoan». Gure lurraldean esanguratsuak direla uste den bi alderdiei ere bereziki erreparatuko zaiei: indarkeria matxistari eta udalerri txikietako egoerari.

“Gipuzkoan 40.000 edo 50.000 pertsona inguru izatea LGTBI+ siglak izendatzen dituen herritarrak baina gutxi gora beherako uste horietatik aparte, ez dugu informazio zehatzagorik gure lurraldeari buruz, eta jakin nahi dugu zer errealitate bizi duten gipuzkoar hauek”, adierazi dute


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe