Inicio » Idiomas » Euskera » Gazteak eta euskarazko literatura, Literaktum 18-k gaur eta bihar eskaintzen dituen debateen ardatza

Gazteak eta euskarazko literatura, Literaktum 18-k gaur eta bihar eskaintzen dituen debateen ardatza

Literaktum 18 festibalaren bigarren astean sartu gara, azken astean hain zuzen. Eta oraindik eskainiko dituen jardueren artean gazteak eta euskarazko

Literaktum 18 festibalaren bigarren astean sartu gara, azken astean hain zuzen. Eta oraindik eskainiko dituen jardueren artean gazteak eta euskarazko literatura kontutan hartzen dituzten bi eztabaida agertzen dira. Gaur eta bihar egingo dira Donostiako Liburutegi Nagusiaren San Jerónimo Aretoan, 19.30etan bi kasuetan. Sarrera librea da, lekuaren edukiera betetzen den arte. 

Gaur, azaroak 19, ‘Zergatik idazleak?’ debatearen eguna da. Bi egile gazte egongo dira han azalpenak emateko, Estibaliz Martínez eta Peru Iparragirre hain zuzen, Samara Velte kazetariarekin batera. Biharkoak, berriz, ‘Gazteak eta literatura’ dauka izenburu giza, eta Maialen Berasategi kazetaria, Imanol Epelde irakasle eta blogaria eta Larraitz Idarreta bibliotekaria bilduko ditu; Uxue Alberdi idazlea izango da honen moderatzailea.

Hurrengo hiru egunak

Hona hemen rogramaren aurrerapena osteguna arte:

Asteartea, azaroak 20
– La vida duele IV: El silencio de los crujidos. Tríptico de la soledad (liburuaren aurkezpena)
Jon Bilbao (autorea) & Pilar Adón
Librería Troa Zubieta (19.30). Gaztelaniaz

– (Haurrentzat) Galtzagorriak (teatroa)
Txotxongilo taldea
Aiete K.E. (18.00; gonbidapenak leku berberean banatuko dira 16.30etan).  Euskaraz

Asteazkena, azaroak 21
– La vida duele V: Tertulia ‘Asuntos de familia’
Manuel Vilas & Juan José Millás
Tabakalera, Kutxa Kultur plaza (19.30). Gaztelaniaz

– Wikitaller Literaktum
Literaktum-tik pasako diren autoreak Wikipedian sartzeko tailerra
Biblioteca Central/Sección infantil (17.30). Euskaraz eta gaztelaniaz
Inskripzioak: [email protected]

– (Haurrentzat) Aita Manuelen ipuinak
Ipuin kontaketa (18.00) eta Ilustrazio Tailerra (18.30); Idoia Larrañaga & Gema Ces
Okendo Kultur Etxea  (Haurtxokoa). Euskaraz

Osteguna, azaroak 22
– Minak bizi VI: Han ez banengo bezala (itzulpenaren aurkezpena)
Slavenca Drakulic
Kaxilda liburudenda (18.30). Euskaraz eta ingelesez.

– La vida duele VII
La favorita de… Edurne Portela: Zinta zuria (proiekzioa): Prezioa: 3,5 euro
Tabakalera (zinema-aretoan) (20.00) Jatorrizko bertsioan, azpitituluak gaztelaniaz

– Literaktum-ek aurkezten du II: Fakirraren ahotsa (libruruaren aurkezpena)
Harkaitz Cano
Lugaritz K.E. (19.30). Euskaraz


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe