Inicio » Secciones » Cultura » Gazte eta haurrei zuzendutako hiru film eskainiko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak

Gazte eta haurrei zuzendutako hiru film eskainiko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak

Apirilean ospatuko da 17. Giza Eskubideen Zinemaldia eta aurten, iaz bezala, goizeko emanaldiak egongo dira ere, gazte eta haurrei zuzenduko

‘Aurora’ (‘Jamais contente’). Irudia: Giza Eskubideen Zinemaldia.

Apirilean ospatuko da 17. Giza Eskubideen Zinemaldia eta aurten, iaz bezala, goizeko emanaldiak egongo dira ere, gazte eta haurrei zuzenduko direnak; 9 eta 16 urte artean dituztenei, hain zuzen. Hiru pelikula aukeratu dira, gai hauen inguruan eztabaida pizteko helburuarekin. Izen emate epea zabalik da ikastetxeentzat.

Iaz, 5.000 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten ekimen honetan. Hiru filmak euskaraz emango dira, eta Ikertze elkarte kulturalak prestatutako gida didaktiko batekin osatuko dira, klasean egingo diren eztabaidak sendotzeko balioko dutenak.

Victoria Eugenia Antzokian goizeko 10.00etan izango dira saioak, eta ikasleek euro bana ordaindu beharko dute saiora joateko. Zinten artean Aurora (Jamais contente) dago, 13 eta 16 urte arteko ikasleentzat zuzenduta: Berlinaleko Jury Génération-ek eskainitako eta Europako Zinemako Gazte Epaimahaiak Europako pelikularik onenari emandako sariak irabazi ditu.

Proiekzio egutegia honako hau da:

Ploey – Bakarrik hegan inoiz ez (82 min.)
– Noiz: apirilak 2, 3 eta 4.
– Adina: 6 eta 9 urte artean.
– Laburpena: Urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu hegazti honek; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.

Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa (83 min.)
– Noiz: apirilak 10, 11 eta 12.
– Adina: 10 eta 12 urte artean.
– Laburpena: Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak sute batean etxea galduko du, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da.

Aurora (90 min.)
– Noiz: Apirilak 5
– Adina: 13 eta 16 urte artean.
– Laburpena: Inguruneari, familiari, mutilei, frantseseko irakasleari eta bere buruari ere, aurre egiteko modu berezia dauka 13 urteko Aurorak. Desafiatzaile eta bihurria, gaizki portatzen delako gurasoek barnetegira eraman nahi dute, bere lagunik onenak bakarrik uzten du, eta aldi berean berak hainbeste miresten duen mutilak bere rock taldean kantatzeko eskaintza egiten dio.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa