Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez A-15 errepidea moztuko dute Iruñeko norantzan, San Lorentzo-Larre kanpokaldeko tunelean egin behar dituzten lanak direla eta. Mozketa Sorabillan hasiko da, Andoainen, eta Berastegiraino luzatuko da gaur gaueko 23ak eta 3ak artean.
Errepidean izan diren istripuen ondorioz konponketa lanak burutu behar dira eta, beraz, aipaturiko ordutegian guztiz itxiko da A-15 errepidea Nafarroako hiriburuaren norantzan.
Mozketa honen ondorioz, gidariek buelta eman beharko dute Sorobillako loturan, N-Iera abiatu eta Tolosa eta Ibarratik GI.2130 hartu. Berastegiko loturan, A-15era bueltatzeko aukera izango dute. Ibilgailu astunei N-I hartzea gomendatzen zaie.
Deja un comentario