Inicio » Idiomas » Euskera » Gaur gauean 5000 tona harri kenduko dituzte Ondarretan

Gaur gauean 5000 tona harri kenduko dituzte Ondarretan

Harriak kentzeko prozesua gaur gauean, goizeko 03:00ak aldera hasiko da, marearen egoera aprobetxatuz, eta 10:00ak aldera bukatuko da. Makinak astelehenetik

Harriak kentzeko prozesua gaur gauean, goizeko 03:00ak aldera hasiko da, marearen egoera aprobetxatuz, eta 10:00ak aldera bukatuko da. Makinak astelehenetik ostiralera lan egingo dute 20:00etatik 10:00etara bitartean, ordu tarte hori mareen arabera egokituz, Ernesto Gasco lehen alkateordeak esan duenez. Aste Nagusian gelditu egingo dira lanak, jende asko gauera arte gelditzen baita hondartzan.

Udaletxean adierazi dutenez aurten 5.000 tona harri inguru kenduko dituzte, joan den denboraldian kendutako harri kopurua halako bi ia. Asmoa da egunean 10 edukiontzi biltzea, hau da, 100 tona inguru. Hasiera batean 55 lanegun antolatu dira. Kalkulatzen denez, gutxi gorabehera 14.600 metro kubiko harri daude hondartzan.

Harriak Astigarragako Ekotrade plantara eramaten dira, han ebaluatzeko. Harriek daramaten harea garbitzen da, eta harea hori hondartzara itzultzen da atzera. Aurten, 1.000 tona harea inguru bueltatuko dira Ondarretara.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe