Ekitaldia gaueko ordutegian egiteko apustuari mesede egin dio Jazzaldiarekin bat egiteak, eta Italia, Alemania, Alacante eta abarreko arte-aretoek beraien eskaintzak erakusgai dituzte Donostiartean International Art Night Marketen, Donostian.
Galeria-jabeek aho-zapore onez hartu dute erakusketaren azken txanpa eta ikusleak erostera baino (oraindik ere krisia nabari da sektorean) Sorolla, Menchu Gal, jazz argazki zoragarri edo Joaquin Sabinaren marrazkiez gozatzera ordutegi eta eszenaratzeak mugiarazi dituztela uste dute.
Gaur eta bihar irekita egongo da Kursaala arratsalde gauean, mota hauetako erakusketetan ohikoa den baino giro lasaiagoan.
Deja un comentario