Apirilaren 4an, iluntzeko19:30ean, izango da Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean «Gailurretan izan gaitun» (Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak, 1924-2024) erakusketaren irekiera.
Euskal-Nafar Alpinismo Federazioa Elgetan sortu zen 1924an, Parisko Olinpiar Jokoen urte berean; joko horietan parte hartu zuen Lilí Álvarez (1905-1998) eskiatzaile, alpinista eta tenislariak. Aurten 100 urte bete dira emakumeek laguntzaile gisa parte hartu zuten mugarri hartatik. Tontor batzuk Franziako, Erresuma Batuko eta Ipar Amerikako mendizale aitzindariek zulatuak zituzten. Mendiko kristalezko sabaia apurtzea oso lotuta dago 100 urte baino gehiagoz emakumeen boto-eskubidearen eta hezkuntza-eskubidearen alde feminismoaren lehen olatuan borrokatu ziren emakumeekin.
Apirilaren 4an, 19:30ean, inaugurazioa dela eta, zuzeneko musika eskainiko du Iñaki Miguelek (Musikagela).
Hitzaldia
Apirilaren 25ean: Nos queremos en las cimas. Ana Díez de Ureren hitzaldia. 19:00etan, gazteleraz.
Komisariatu duen Gailurretan izan gaitun (mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindaria, (1924-2024) erakusketarekin lotuta, Ana Díez de Urek 100 urteko ibilbidea egingo du, emakumeek kristalezko sabaia mendian ere noiz, nola eta nortzuk puskatu zuten azaltzeko.
Ordutegia
Erakusketa maiatzaren 10era egongo da ikusgai.
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
Larunbat eta zubiak:10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igande, eta jaiegunetan itxita.
Deja un comentario