Itziar Castro aktorea da 29. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren kartelaren protagonista, Frankensteinen neska lagunaren rolean. Urriaren 27tik azaroaren 2ra arte izango da zinema jaialdia. Pedro Usabiaga argazkilariak egin du argazkia Sagueseko Añarbeko Uren Hondakin Uren Ponpaketa egoitzan.
2018an 200 urte bete dira Mary Wollstonecraft Shelleyren Frankenstein edo Prometeo modernoa nobela argitaratu zenetik. Kartelarekin eta atzera begirako ziklo batekin mitoa omendu nahi du Beldurrezko asteak. 1935eko Bride of Frankenstein filmean Elsa Lanchesterrek antzeztutako pertsonaia da kartelean Castro. Bartzelonan jaio zen Castro 1977an eta aurkezle, antzezle eta abeslariak zenbait antzerki ikuskizunetan parte hartu izan du (Ball de titelles, Taboo, Pals), telesailetan (Vis a vis) (2018) eta hainbat filmeetan (Matar a Dios, Las Brujas de Zugarramurdi, Pieles, Campeones….) ere bai.
Mary Shelleyren ondarea jasotzen duen zinema zikloa eskainiko du Beldurrezko asteak. Frankenstein oinarri duten hamar filme proiektatuko dituzte, horien artean Bride of Frankenstein. Horrez gain, bi erakusketen berri eman dute antolatzaileek. Lehena, Superheroiak da, Ipar Amerikako superheroien komikira egindako hurbilketa, David Ajaren lanaren bitartez. Okendo kultur etxean ikusi ahal izango da urriaren 27tik abenduaren 8ra bitarte. Bigarrena, aldiz, Fantasmias & Antepasadolls izenekoa da. Sandra Arteaga artistaren lana, Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan ikusi ahal izango da urriaren 27tik azaroaren 11ra arte.
Deja un comentario