Handia pelikularen lantaldea ez da bakarrik egongo faborito den Goya sarietan. Donostiako Trueba zinema-aretoan festa omenaldia eskainiko diote SADEk eta Aldundiak `Handia´ri; Juanba Berasategiren ‘Nur eta herensugearen tenplua’ri, aurreko Zinemaldian EZAE saria jaso ondoren; Pablo Berger bilbotarraren ‘Abracadabra’ri; eta Alberto Iglesias konpositore donostiarrari ere «La Cordillera» pelikulan egin duen lanarengatik, besteak beste.
«Handiak 13?» izenarekin, 13 Goya izendapenengatik, datorren otsailaren 3an, 21etan, ospatuko da festa. Bertan Madrilekin zuzeneko konexioak egongo dira, photocall bat, kiniela, opariak… Festa borobilduko dute. Sarreren prezioa bi eurokoa da eta SADEko webgunean edo zinema lehiatilan bertan eros daiteke. Ekitaldiaren aurkezpenean, Coro Odriozolak, SADE enpresaren kudeatzaileak, pelikuletako lagun eta senideei bereziki luzatu die deialdia «etxetik atera eta hitzordura etor daitezen».
Bere aldetik, Denis Itxaso Gipuzkoako Aldundiko Kultura diputatuak Euskadiko zineak bizi duen loraldia nabarmendu du eta pelikula euskaldunek arrakastatsuak direla esan du.
Festa bat antolatuko da Donostian Goya sarietan ‘Handia’ bultzatzeko
Handia pelikularen lantaldea ez da bakarrik egongo faborito den Goya sarietan. Donostiako Trueba zinema-aretoan festa omenaldia eskainiko diote SADEk eta
Deja un comentario