Inicio » Idiomas » Euskera » «Ez dago atzera pausorik kamioientzako bidesariaren ezarpenean», adierazi du Aldundiak

«Ez dago atzera pausorik kamioientzako bidesariaren ezarpenean», adierazi du Aldundiak

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak balorazio bat egin du N-1 eta A-15 errepideetan kamioientzako bidesaria ezartzearen aurka Euskal Herriko Justizia

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak balorazio bat egin du N-1 eta A-15 errepideetan kamioientzako bidesaria ezartzearen aurka Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren inguruan, eta berretsi du “ez dagoela atzera pausorik”. “Kamioientzako kanona geratzeko iritsi da. Interes orokorra babesteko bultzatu dugun neurri bat da. Era berean, legealdi hasierako konpromiso bat da, Batzar Nagusiek aurreko legealdian hala eskatu ondoren. Eta lanean jarraituko dugu, seriotasun eta zorroztasun osoz, orain arte bezala, konpromiso hori betetzeko”, adierazi du Oiarbidek.
Bide Azpiegituretako diputatuak bere agerraldian esan du bidesarien kobrantza ez dagoela eztabaidan, eta ez dela auzitan jartzen ebazpenetan. “Epaiak ez du auzitan jartzen bidesariak kobratzea, baina kanpoko garraiolariekiko zeharkako diskriminazioa aipatzen du, eta horrekin ez gaude ados. Horrenbestez, errekurtsoa lantzen ari gara, eta ondo aztertu eta prestatu behar dugu, oztopo hau gainditu ahal izateko”, aurreratu du diputatuak. “Europako Batzordeak adierazitako berme juridikoa daukagu eta badakigu ez dagoela inolako diskriminaziorik kanpoko garraiolarientzat”, Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 egun baliodun ditu Auzitegi Gorenean kasazio errekurtsoa aurkezteko.
Oiarbidek argitu duenez, Europako irizpena Sustapen Ministerioaren bitartez iritsi zen, eta Ministerioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren interpretazio bera egiten zuen direktiba betetzeari dagokionez. “Horrenbestez, garbi gelditzen da bete ditugula Europako Batzordearen berme juridikoa lortzeko beharrezkoak diren izapideak. Oso fin jokatu dugu lan hori egiterakoan”, esan du amaitzeko Oiarbidek.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete