Inicio » Idiomas » Euskera » Eusko Legebiltzarrak eskola jangelen auzia ikertzea onartu du

Eusko Legebiltzarrak eskola jangelen auzia ikertzea onartu du

Eztabaida zakarra egon da gaur goizean Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos eta PPk Hezkuntza Sailaren jokabidea parlamentuan ikertzeko bidea hasi ondoren.

Eztabaida zakarra egon da gaur goizean Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos eta PPk Hezkuntza Sailaren jokabidea parlamentuan ikertzeko bidea hasi ondoren. Salatzen duten ustezko iruzurrean, azken urteetan 7 enpresek adostu egin dute Euskadiko ikastetxe publikoen catering zerbitzuak banatzea eta, beraz, familientzat prezioak garestitu egin dira.
Gobernu taldeak, aldiz, egia ez bilatzea leporatu die eta Alderdi Popularrak azpimarratu du ikerketa beharrezkoa dela urtero sortzen den zazpi milioiko zuloaren zama familiengan erortzen baita. Gainera, Elkarrekin Podemosek gogorazi du kasu honetan epaileek gobernuaren «gelditasuna» atzeman dutela.
Azkenean, Elkarrekin Podemosek, PPk eta EH Bilduk bat egin dute gaurko osoko bilkuran, ikerketa batzordea osatzeko. EAJ eta PSE-EE, aldiz, abstenitu egin dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete