Inicio » Idiomas » Euskera » Eusko Jaurlaritzak 2020rako Laneko Jaiegunen Egutegia onetsi du

Eusko Jaurlaritzak 2020rako Laneko Jaiegunen Egutegia onetsi du

Datorren urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Jaiegunen Egutegi Ofiziala onartu du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. 2020an, urte osoko igandeak eta

Imagen de archivo. Foto: Santiago Farizano

Datorren urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Jaiegunen Egutegi Ofiziala onartu du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak. 2020an, urte osoko igandeak eta aipatzen diren hurrengo 12 egunak baliogabetzat hartuko dira lan-ondorioetarako, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko:

– Urtarrilaren 1a, Urteberri-eguna.
– Urtarrilaren 6a, Errege-eguna.
– Martxoaren 19a, San Jose.
– Apirilaren 9a, Ostegun santua.
– Apirilaren 10a, Ostiral santua.
– Apirilaren 13a, Pazko-astelehena.
– Maiatzaren 1a, Lanaren jaieguna.
– Uztailaren 25a, Santiago apostolua.
– Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
– Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.
– Abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna.
– Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Lan-ondorioetarako, tokian tokiko jaietako bi egun ere izango dira jaiegun, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko; horiek Lan eta Justizia Saileko lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, dagozkien udaletako osoko bilkurek proposatuta, eta komunak izan ahalko dira ala ez lurralde historiko bakoitzeko udal-mugarteetan.

Udalek beren proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte, hilabeteko epean, gaur Gobernu Kontseiluak onetsitako Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren AldizkariAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete