Inicio » Idiomas » Euskera » Euskarazko produktuen gida 2023 banatuko da 10 urte azpiko haurren artean

Euskarazko produktuen gida 2023 banatuko da 10 urte azpiko haurren artean

“Liburuaren ezaugarriekin eta gaiarekin asmatuz gero, haurrak gusturago irakurriko du eta irakurtzeko zaletasuna areagotu egingo zaio. Beraz, gida tresna lagungarria dela iruditzen zaigu”

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskaragida, Euskarazko Produktuen Gida 2023 argitaratu du paperean eta online. Aipaturiko gidak haurrei zuzendutako euskarazko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika…). Era berean, produktuak hiru adin tarteka daude banatuta: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Gidan produktu bakoitzaren prezioa ere ageri da.

Jon Insausti Donostiako Turismoko, Kulturako eta Euskarazko zinegotziaren esanetan gida lagungarria izango da euskarazko produktuen aukeraketa egokia egiteko. “Liburuaren ezaugarriekin eta gaiarekin asmatuz gero, haurrak gusturago irakurriko du eta irakurtzeko zaletasuna areagotu egingo zaio. Beraz, gida tresna lagungarria dela iruditzen zaigu”.

Aurten ere, 10 urtetik beherako haurren artean banatuko da gida hiriko ikastetxeen elkarlanari esker. Gida LH 4tik beherako haurren artean banatuko da. Horrez gain, zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu ahal izango da. Guztira 12.000 ale banatuko dira.

Abenduaren 6tik 10era Durangoko Azokak zabalduko ditu ateak euskarazko literaturaren berrikuntzekin eta handik gutxira Gabonak iritsiko dira. Beraz, horiek aurretik zabaldu du gida Udaleko Euskara Zerbitzuak, garai ezin hobea baita euskarazko liburuak erosi edota oparitzeko eta horiez gozatzeko.

Gida on line ere ikusgai dago Udaleko Eukara Zerbitzuko www.donostiaeuskaraz.eus webean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete