Inicio » Idiomas » Euskera » Euskarazko produktuen gida 2021 berriro paperean banatuko da 10 urtetik beherako haurren artean

Euskarazko produktuen gida 2021 berriro paperean banatuko da 10 urtetik beherako haurren artean

Aipatutako gidak 2021ean haurrei zuzendutako euskarazko merkatuko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika...)

Garai honetan 2006. urteaz geroztik egin duen moduan (2020an salbuespena izan zen Covid19a dela-eta), Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2021 argitaratu du, bai paperean eta bai online formatuan. Laster Durangoko azoka izango da eta ondoren Gabonak iritsiko dira. Beraz, garai ezin egokiagoa da euskarazko liburuak erosteko, opari egiteko eta hauez gozatzeko. Aurtengo argitalpena 12. edizioa izango da.

Aipatutako gidak 2021ean haurrei zuzendutako euskarazko merkatuko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika…). Era berean, produktuak hiru adin tartetan daude banatuta: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Gidan produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ere ematen da.

Aurten ere, familien artean banatzea da helburua eta ikastetxeen ezinbesteko laguntza izango dugu LH4tik beherako haurren artean banatzeko. Gida zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu ahal izango da eta guztira 12.000 ale banatuko dira.

Gida web orrian ikusteko aukera dago jadanik hurrengo link-ean:
http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskara-erabili/sekzioak/oparitu-eta-gozatu-euskaraz/lang/eu


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa