Inicio » Secciones » Cultura » Euskararen Ginkanaren final handia larunbat goizean ospatuko da Tabakaleran

Euskararen Ginkanaren final handia larunbat goizean ospatuko da Tabakaleran

Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Eta lehiaketaren seigarren edizio honek baditu finalistak. Gasteizko

Euskararen Ginkanaren aurkezleak Itsaso Olaizola (Kutxa Ekogunea) eta Itsaso Lekuona (Euskaltzaleen Topagunea) izan ziren. Irudia: Kutxa Fundazioa.

Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Eta lehiaketaren seigarren edizio honek baditu finalistak. Gasteizko Amets Gaiztoak ikasle taldea, Durangoko Kurutziaga ikastolako euskara taldea, Donostiako Harri-Berri Oletako Gurasoen Euskara Batzordea eta Getariako Artzape euskara elkartea izan dira lehen fasean (Interneten bidez betetzen dena) puntu gehien bildu dituztenak. Eta larunbatean bilduko dira, 11.30etan, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera) ospatuko den final handian, ekitaldi ireki batean.

Edurne Azkarateren gidaritzapean, hizkuntza-praktika ekologikoen gaiarekin lotutako bost proba berri burutu beharko dituzte lau taldeek bertan. Aurreko fasean ere gai berari erantzunez egin behar izan dituzte probak. Oraingoan baina, aurrez aurre arituko dira lehian. Irabazleek 3.000 euroko saria eramango dute, euskararen aldeko egitasmo bat sustatzeko bideratu beharko dutena.

Bi faseak
Euskal Herriko txoko ezberdinetako 27 taldek eman dute izena seigarren edizio honetan, izaera anitzekoak gainera. Eta horietatik 12, oso berdinduta iritsi dira finalaren ateetaraino.

Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasea urtarrilaren 23an hasi zuten taldeek, eta bost astez, astero Internet bidezko proba bat erantzun behar izan dute.

Probetan, hizkuntza-praktika ekologikoei buruzko hainbat galdera erantzuteaz gain, aldarrikapen eta kale ekintza ezberdinak identifikatu, hizkuntza ohiturei buruzko elkarrizketak egin eta kalera ere atera behar izan dute, euskararentzat arnasguneek duten garrantzia aldarrikatzera.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete