Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu, horretarako, 10.000 euro bideratuko ditu 2023an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.
Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostian euskararen normalizazio prozesua bideratzeko, establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzea lehentasunezkotzat jotzen du. Hiriko establezimenduen hizkuntza paisaiaren euskalduntzean pausoak ematea beharrezkoa da eta neurri horrek arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera sustatzen lagunduko du.
Euskararen presentziak eta erabilerak balio erantsi handia du hiriko merkataritzan eta ostalaritzan, beraz, establezimenduek eskaintzen duten zerbitzua hobetzeko onuragarria izango da.
Euskara Zerbitzuak, bide horretan laguntzeko, euskara ikastaro laburrak eskaintzen ditu arlo honetako langileentzat, zein testu laburren doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua.
Deja un comentario