«Biz Hitza»ikuskizuna euskarak euskal lurraldeetan dituen desberdintasunei buruz doa. Musika zuzenea-rekin, bost dantzari euskalki desberdinak adierazten dute. Obra honek datorren martxoaren 7an ikusi ahal izango da, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu bezala, euskara batuaren istorio partikularra kontatuz.
Hiru zatitan banatzen da ikuskuzina, lehendabizi nondikan jaio den euskara azaltzeko. Zati honetan dantzari bakoitza barrutikan daukan guztia ateratzen du. Geroago a, e, i, o, u bokalekin eta kolore desberdinekin jantzita lau euskalki desberdinak adieraziko dute. Erdiko Gipuzkoakoa , Arabako Errioxakoa, Iparraldekoa eta Bizkaikoa. Azkenean denak euskara batuan batzen dira, kolore txuria jantzita.
Musika zuzenean irudi berezia ematen dio ikuskizunari, ederra, esperimentala, sorkuntza berria bezala. «Egun bakoitza zerbait ezberdina da, sentsibilitatearen arabera euren istorioak modu batera edo bestera erakusten dituzte. Dantzariak sentimenduen arabera mugitzen dira», azaldu du Edu Muruamendiara, «Biz Hitza»-ren zuzendaria, gaur goizean Victoria Eugenia Antzokian.
Deja un comentario