Inicio » Idiomas » Euskera » Euskaltzaindiaren mendeurrena

Euskaltzaindiaren mendeurrena

Foru bozeramaleak gogoratu du aurten bere mendeurrena ari dela ospatzen Euskaltzaindia, eta larunbat honetan egingo duela ospakizun hauen amaiera ekitaldia

Eider Mendoza.

Foru bozeramaleak gogoratu du aurten bere mendeurrena ari dela ospatzen Euskaltzaindia, eta larunbat honetan egingo duela ospakizun hauen amaiera ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundian bertan. Ekitaldi honek 1919ko urriaren 26an espazio berean eginiko biltzarra gogoratuko du, hura izan baitzen Akademiaren lehen batzar ofiziala. “Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako ohore handia da maila honetako ekitaldi bat hartzea. Ukaezina da Euskaltzaindiak euskal komunitatearentzako eta, ondorioz, Euskadi eta Gipuzkoarentzako duen garrantzia”, esan du Mendozak.

Larunbateko ekitaldia 12:00etan hasiko da Gipuzkoa plazan egingo den soka-dantzarekin, eta ondoren Jauregiko Jalgi Aretoan jarraituko du. EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko agintari nagusiek parte hartuko dute, tartean lehendakaria eta hiru diputatu nagusiak. Beraiekin izango dira Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua osatzen duten erakunde, akademia eta elkarteen ordezkariak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete