Euskal Itsas Museoak, Alfredo Bikondoa artistarekin batera, ekintza artistiko solidarioa antolatu du Aita Mariren omenez, haren heriotzaren urteurrenean, urtarrilaren 9an.
Ekitaldian zehar Bikonbota bildumako “El Camino Directo a la Verdad” proiektua aurkezteaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta museoari haren bi obra emango zaizkie, eta KATAK, Jesus Apellaniz, eta M.O.U.ren emanaldiak izango dira. 19:00etatik aurrera, doan sartu ahal izango da ekitaldira eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik museoaren webgunean izena ematea.
Bilduma hau osatzen duten botak Alfredo Bikondoaren iruditeria eskultorikoaren pieza ikoniko bihurtu dira, eta orain ekintza artistiko baten parte ere badira: “El Camino Directo a la Verdad”.
Artistak «Bikonbota» bilduma kaleratu zuen 2022an, eta bildutako dirua Aita Mari itsas salbamenduko ontziarentzat eta hainbat GKErentzat bideratu du. Artistaren arabera, pieza horiek «bakoitzaren buruaren eta presentziaren bila zaurituta ibiltzearen alegoria dira».
Horietako berrogeita hamar inguru jabe berriei bidali zizkieten planetako hainbat lekutan, eta orain beste bota batzuek jasoko dute hurrengo helmugetan.
Mapa interaktibo bat
Pieza bakoitzak bere kokapenaren koordenatu geografikoak dituen inskripzio batekin bidaiatzen du, eta, horrela, puntu horietako bakoitza «konstelazio» sistema baten parte da.
Alde batetik, bikonbota eskuratzen duten pertsona partikularren koordenatuak daude. Bestalde, bikonbota enbaxadoreak proiektuaren egileekin lankidetzan aritzen diren erakundeei bidali zaizkienak dira. Biei hirugarren ‘konstelazio’ bat gehitu behar zaie, Aita Marik norbait erreskatatu duen leku bakoitzeko koordenatuak osatzen dituena. Mediterraneoan nabigatzen ari den izar alderrai bat bezala.
Informazio praktikoa
Bisiten eta jardueren erreserbak Museoaren webgunearen bidez edo 943430051 telefonora
deituz egin behar dira.
Eguna: 2024ko urtarrilak 9
Ordua: 12:00
Prezioa: Doan
Izen emateak: https://labur.eus/g33DE
Deja un comentario