Uztaila ekitaldiz beteta dator, eta zer modurik hoberik asteburu honetan Euskal Herriko mitologiari buruzko ibilbide batekin hastea baino. Aitor Ventureira euskal mitologian eta elezaharretan adituak, Donostitik taldearen kolaboratzaileak, Baltzola eta Jentilzubi kobazuloaren sekretuak ezagutuko ditu larunbat honetan. Horrez gain, Urkiolako santutegia, meteoritoa, Anboto gaineko begiratokia eta Santutxoko baseliza bisitatuko dituzte arratsaldean.
Ibilbidea 10.30ean hasiko da, Dimako (Bizkaia)Ugarana Ikastetxe Publikoaren aparkelekutik. 3 ordu eta erdiko ibilbide zirkularra izango da. Prezioa 15 eurokoa da pertsonako eta 8 eurokoa 12 urtetik beherako haurrentzat. Aldiz, egun oso bat hartu nahi izanez gero, goizeko eta arratsaldeko prezioa 20 eurokoa izango da pertsonado, eta 10 eurokos 12 urtetik beherako haurrentzat.
Igandean, gainera, Bertiz Parke Naturaleko basoak zehar egingo dute ibilaldia. Ibilbideak 6,5 km izango ditu eta 3 ordu eta erdi iraungo du. Ibilbidea Turimos Bulegotik hasiko da. Prezioa 12 eurokoa da pertsonako eta 6 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.
Erreserba egiteko, posta elektroniko bat bidali beharko da [email protected] helbidera edo 628 649 249 telefonora deitu (ahotsa, telegrama eta/edo whatsapp)
Basajauko bidezidorretatik, Aitor Ventureiraren bloga, hemen.
Deja un comentario