Inicio » Idiomas » Euskera » Euskadiko Orkestra eta Kalakan euskal musika tradizionalaren erritmoan
Musika

Euskadiko Orkestra eta Kalakan euskal musika tradizionalaren erritmoan

Proiektu honek bi adar ditu, disko baten grabazioa eta, disko horretan jasotako kantak aurkezteko urrian eta azaroan egingo diren zuzeneko kontzertuak.

Kalakan eta Euskadiko Orkestra entsegu batean. Argazkia: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bat egingo dute euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu batean. Proiektu honek bi adar ditu: batetik, Elkar diskoetxeak udazkenean argitaratuko duen disko baten grabazioa; eta, bestetik, disko horretan jasotako kantak aurkezteko urrian eta azaroan egingo diren zuzeneko kontzertuak.

Bi musika taldeak orkestraren Miramongo egoitzan elkartu dira atzo eta gaur, apirilak 26 eta 27, grabatu eta aurkeztuko dituzten kanta horien lehen entseguak egiteko, Juanjo Ocón maisuaren batutapean. Grabazioa maiatzean eta ekainean gauzatuko da eta kontzertuak hasi baino lehenago argitaratuko da. 

KlasikAT ekimenaren baitan kokatzen den proiektu berri honen muina euskal musika tradizionala izango da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia. Horretarako, Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena izango dute diskoan.

Horretaz guztiaz gain, Xalbador bertsolariaren hainbat hitz jasoko dira grabazioan, proiektu honetarako propio sortu diren piezetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

Guztira hamabi kanta hartuko ditu barne diskoak. Jagoba Astiazaranek egin ditu kanta guztien orkestrarako moldaketak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete