Inicio » Idiomas » Euskera » Euskadiko Orkestra eta Bruckner onena Kursaalen
Musika

Euskadiko Orkestra eta Bruckner onena Kursaalen

Orkestrak musikagile honen bi sinfonia joko ditu, hain ezagunak ez direnak: bosgarrena eta seigarrena

Euskadiko Orkestra Austria eta Alemaniako biran, duela urte batzuk. Argazkia: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestrak guztira lau kontzertu emango ditu Donostian. Guztiak 19:30ean izango dira: apirilaren 8, 9, 19 eta 21ean Kursaal Auditoriumean. Beste 6 kontzertu ere emango ditu Orkestrak apirilean Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

Dagoeneko, sarrerak salgai daude 10€-tik aurrera. Datei, ordutegiei, programei eta sarreren salmentari buruzko informazio guztia Euskadiko Orkestraren webgunean dago eskuragarri: euskadikoorkestra.eus.

Azken hilabeteetan Euskadiko Orkestrak Erromantizismoaren hasieretan, garairik oparoenean eta amaieran jarri du arreta, eta mugimendu hori da, hain zuzen, denboraldi honen ardatza. Kontzertu-programa berri honetan Anton Brucknerrengan jarriko du arreta Orkestrak. Bere musika Erromantizismoaren muina da, baina edozein korronte bateratutik kanpo ere sailka daiteke.

Musikari austriar honen musika maiz eskaini du orkestrak azken denboraldietan; izan ere, Bruckner da Robert Treviño zuzendari titularraren musikagile kutunetako bat. Oraingoan, bi saiotan, Brucknerren zikloaren barruan gutxien jo diren bi sinfonia aurkeztuko ditu Treviñok: Bosgarrena eta Seigarrena.

Batetik, apirilaren 8tik 14rako kontzertuetan, Euskadiko Orkestrak egile austriarraren 5. Sinfonia interpretatuko du. 1875 eta 1876 artean idatzitako lana da, baina bere lehen orkestra-interpretazioa 1894ko apirilak 9an izan zen.

Bestalde, apirilaren 16tik 22ra bitartean Euskadiko Orkestrak Brucknerren 6. Sinfoniari egingo dio aurre. Seigarrenak badu aurreko Brucknerren sinfonien monumentaltasuna, baina diskurtso dinamikoagoa du, eta erritmo eta harmonia askeagoak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe