Inicio » Idiomas » Euskera » Euskadi estatuko organo-emaileen burua da, 64,4ko tasarekin miloi bat biztanleko

Euskadi estatuko organo-emaileen burua da, 64,4ko tasarekin miloi bat biztanleko

2018an, Euskadin, organo-emaileen tasa 64,4koa izan zen milioi bat biztanleko, Estatuaren batez bestekoa baino 16 puntu altuagoa (Estatuan 48 emaile

Donazio-tasa handi horri esker, 2.500 transplante baino gehiago egon dira Euskadin azken hamarkadan.

2018an, Euskadin, organo-emaileen tasa 64,4koa izan zen milioi bat biztanleko, Estatuaren batez bestekoa baino 16 puntu altuagoa (Estatuan 48 emaile daude milioi bat biztanleko).

Gainera, hoberantz egiten dute datuek Euskadiren kasuan. 2000. urtetik aurrera, urtean donazioen batez besteko tasa milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiagokoa da. Baina, azken bost urteak aztertzen baditugu, milioi bat biztanleko 50 emaile baino gehiago dira: Transplanteen Erakunde Nazionalak 2050erako ezarritako helburua, hain zuzen. Horrela, Euskadi abangoardian dago mundu-mailan.

Eusko jaurlaritzaren esanetan, nabarmendu beharra dago azken bost urte hauetan asistoliako donazio-programak hasi eta sustatu direla; 2018rako, ordurako, guztizkoaren %42 izan ziren, Estatuko batez bestekoaren gainetik (%26) eta donazio-mota horretan aktiboenak diren herrialdeen gainetik. Besteak beste, Belgikaren (%29,5) edo Erresuma Batuaren (%39,8) gainetik.

Emaileen heriotza-kausak direla eta, %59,5 istripu zerebrobaskularraren ondorio da eta % 1,3, garezur eta garuneko traumatismoaren ondorio (%1,4 trafiko-istripuagatik).

Beste alderdi nabarmenetako bat da gero eta familia gehiagok dutela erantzun positiboa donazioaren inguruan. Horrela, 80ko hamarkadan elkarrizketatutako 10 familiatik zazpi donazioaren alde zeuden. Baina azken hamarkadan ratio hori handitu egin da, eta 10 familiatik bederatzi daude alde orain.

2.522 transpolante hamarkada batean
Donazio-tasa horiek direla eta, Euskadiko pazienteak transplantatzeko aukerak agerikoak dira, eta beste herrialde batzuetakoak baino nabarmen handiagoak.

Azken 10 urteotan, guztira 2.522 organo-transplante egin zaizkie euskal pazienteei (1.543 giltzurrunetakoak, 704 gibelekoak, 145 kardiakoak eta 130 biriketakoak), eta emaitzak Europan esperientzia gehien duten zentroetako emaitzen antzekoak edo hobeagoak izan dira. Azken hamarkadan, urtean milioi bat biztanleko transplantea izan duten 110 euskal paziente baino gehiagokoa da tasa.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe