Hirigintza saileko teknikariak lanean ari dira Igeldoko Itsasargiko errepidean izandako lur jausiari irtenbide bat emateko. Euria dela eta, gaur ezin izan dute lurra kendu. Lurra kentzen hasten badira, bustita dagoenez, arriskua egon daiteke lur gehiago erortzeko. Larunbat goizaldean bost familia beraien etxeetatik atera behar izan zituzten, eta gutxienez, beste egun bat egon beharko dute etxetik kanpo. Bost familia horietatik bi hiriko hoteletan daude, eta hiru senide lagunen etxeetan.
Euriak Igeldoko lur jausien garbiketa oztopatu du
Hirigintza saileko teknikariak lanean ari dira Igeldoko Itsasargiko errepidean izandako lur jausiari irtenbide bat emateko. Euria dela eta, gaur ezin
Foto: Santiago Farizano
Deja un comentario