Inicio » Idiomas » Euskera » Etxebizitza hutsak: Auzitegi Konstituzionalaren sententzia ospatzen du Euskadiko Stop Kaleratzeak

Etxebizitza hutsak: Auzitegi Konstituzionalaren sententzia ospatzen du Euskadiko Stop Kaleratzeak

Euskadiko Stop Kaleratzeak taldeak postiboki baloratu du Auzitegi Konstituzionalaren sententzia Etxebizitza Legearen artikulu gehienak babestu ondoren. “Etxebizitzak funtzio soziala bete

Euskadiko Stop Kaleratzeak taldeak postiboki baloratu du Auzitegi Konstituzionalaren sententzia Etxebizitza Legearen artikulu gehienak babestu ondoren. “Etxebizitzak funtzio soziala bete behar duela baieztatzen du, legeak honelako obligazioa betetzera behartuak daudela dio eta araudiak betetzen ez direnean ondorioak ezartzen ditu, desjabetzea barne”, adierazi dute talde ezberdinek komunikatu baten bidez.

Sententzia honen bidez, etxebizitza bat hutsik dagoela erabaki aurretik, jabeei azaltzeko aukera emango zaie eta legearen baldintzak betetzen dituztela zehaztu beharko dute erakundeek. Ondorioa? Kanon bat ala aldi baterako desjabetzea aplikatu dezakete.

“Eusko Jaurlaritzak bidea libre dauka Etxebizitza Hutsen Errolda bat egiteko eta udaletxeak prozedimenduak martxan jartzen hasi daitezke etxebizitza sozialak alokairuan jarri ditzaten”.

Iñaki Arriola sailburuak etxebizitzen erabilerari buruzko txosten bat aurkeztu ondoren, adierazi du 34.466 bizileku daudela hutsik. Euskadiko Stop Kaleratzeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak orain badituela tresnak etxebizitza hauek alokairuan jarri eta etxebizitza politikei bultzada bat emateko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa