Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak asteazken honetan Diputatuen Kongresuan iragarri duenez, espetxe berria eta gizarteratze zentro bat eraikiko ditu Zubietan. Aldi berean, azpiegitura berriak ireki eta Martuteneko kartzela “epe laburrean” itxiko duela esan du.
Marlaskaren esanetan, Zubietako zentro berriak 200 eta 300 preso artean hartzeko tokia izango du.
Eneko Goia alkateak Gobernuari azkar lan egiteko eskatu dio, Martuteneko kartzelaren itxierak gunearen proiekzioaren alde jokatu dezan.
Deja un comentario