Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lehiaketa berria sortu du emakumeentzat: eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa, arratsalde honetan Bergaran hasiko dena. «Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraitu» nahi du horrela Federazioak, eta «erantzun aparta jaso du, gainera»: bederatzi bikotek eman dute izena.
Bi mailatan banatu dira pilotariak: lau bikotek Lehen Mailan lehiatuko dute, eta bost bikotek Bigarrenean. Klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehiaren mesederako. Gaur, Bergaran, zilarrezko mailakoak hasiko dira, eta kategoria gorenean arituko diren neskek urtarrila arte ez dute jokatuko.
Hauexek dira bikote guztiak:
Lehen Maila
Larrarte-Maddi Mendizabal
Arrieta-Araiztegi
Nora Mendizabal-Maider Mendizabal
Urien-Espinar
Bigarren Maila
Eizagirre-Beloki
Bergara-Bikario
Arteaga-Agirre
Aramendi-Orbegozo
Zubizarreta-Badiola
Bi txapelketen lehen fasea ligaxka bat da, Gipuzkoako zenbait lekutan jokatuko dena. Partida guztiak ostiral arratsaldetan izango dira. Gaurkoa kenduta, hauek dira aurreikusitako egoitzak:
– Abenduak 21: Legazpi
– Urtarrilak 11: Zaldibia
– Urtarrilak 18: Zestoa
– Urtarrilak 25: Azpeitia (oraindik konfirmatzeke)
Finalerdiak otsailaren 1ean jokatuko dituzte, Donostiako Antigua auzoan. Eta finalak otsailaren 8an izango dira, ziurrenik Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Deja un comentario