Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du Pasaiako Portu Agintaritzari eskatzea Santa Klarako Itsasargiaren lagapena. Pauso honi esker eraikinaren berritzea egin ahal izango da, Cristina Iglesiasek bere eskultura bertan jarri ahal izateko. Lan guztiaren balioa 1,4 milioikoa izango da eta hustutze prozesua maiatzan hasiko dela aurreratu du Eneko Goia alkateak.
Udalak Pasaiako Portu Agintaritzari Oinarrizko Poriektua bidaliko dio, Jabier Lekuona arkitektoak egindako proiektua hain zuzen ere. Proiektuak aurreikusten du eraikina hustea eta obra hori egiteko Udalak 273.000 euroko aurrekontua du.
Behin eraikina hustuta, lau metroko sakonera duen ontzi bat egingo da, eta bertan, Cristina Iglesiasek bere obra jarriko du. Itsasargiaren teilatua beirako estalki batengatik aldatuko da eta, bertatik, eskulturari argia sartuko zaio. Halaber, eraikinaren barruan espiral forma duen pasarela metaliko bat egongo da eta balkoi bat jarriko da bisitariek obra ikusi ahal izateko, 9 pertsona sartuko dira guztira. Eskulturgile donostiarraren helburua da itsasargia hausnarketarako lekua bihurtzea, naturarekin eta itsasoarekin lotura eginez.
Deja un comentario