Inicio » Idiomas » Euskera » Ertzaintzak dei estortsibo berriez ohartarazi du
Gertaera

Ertzaintzak dei estortsibo berriez ohartarazi du

Adituek lasai egotea eta biktimaren egoera egiaztatzen saiatzea gomendatzen dute, 112 telefonora deitzeaz gain

Ertzaintzak telefono dei andana bat atzeman ditu, gertuko senide baten bahiketa faltsu batengatik erreskatea eskatzeko. Dei batzuk atzerriko herrialde batetik zetozen, lehenago ere gertatu izan den bezala. Adituek lasaitasunari eustea eta biktimaren egoera egiaztatzen saiatzea gomendatu dute.

Uztailaren 9tik 10era bitartean, hamar bat telefono-dei izan zire, senitartekoa askatzeagatik erreskatea ordaintzeko eskatuz. Dei horiek telegono finkoen titularrei zuzentzen zaizkie, eta dei-egileak adierazten du deiaren hartzaileen alaba bahituta dagoela. Gaizkileak familiak beldurtzen saiatzen dira, nahasmen larritasun eta beldur handia sortuz.

Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Atal Nagusiak egindako ikerketei esker jakin ahal izan da dei batzun Txileko telefono batetik zetozela.

Ikertzaileek adierazi dutenez, ezinbesteko da lasaitasuna mantentzea eta ustez bahituta dagoen pertsonaren, biktimaren alabaren edo semearen, benetako egoera egiaztatzen saiatzea. Izuak egoera aztertzeko eta zentzuz jokatzeko gaitasuna ez blokeatzea funtsezko dela diote. Gainera, eskatutako zenbatekoa ez ordaintzea eta Ertzaintzarekin berehala harremanetan jartzea gomendatzen dute, 112 larrialdietako telefonoaren bidez.

Agenteek beharrezko egiaztapenak egingo dituzte ustez bahitutako pertsona non dagoen jakiteko, eta gaizkileak aurkitu eta atxilotu ahal izateko ikerketak egingo ditzute. Gainera, azaldu dute kontuan izan behar dela usten bahituta dagoen pertsonarekin ezin dela harremanetan jari estaldurarik gabeko eremu batean dagoelako edo telefono mugikorra piztuta eduki ezin duelako, zinema batean edo unibertsitatean, esaterako.

Gainera, agenteek nabarmendu dute garrantzitsua dela horrelako delituak salatzea, hori baita egileak identifikatzeko modu bakarra, etorkizunean antzeko estortsioak ez errepikatzeko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete