Bi adingabe atxilotu ditu Ertzaintzak gaur goizean Donostian, farmazia batetik bi kutxa erregistratzaile lapurtzea leporatuta. Gaur goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera gertatu da lapurreta Gipuzkoako hiriburuko Bentaberri auzoan.
Bertako intrusio-alarma aktibatu denean, Ertzaintzaren hainbat baliabide hurbildu dira bertara, eta establezimenduko sarrerako pertsiana eta atea manipulatuta zeudela egiaztatu dute. Farmazia barruan mostradorean zeuden bi kutxa erregistratzaile falta zirela eta egiturak kalteak zituela ikusi dute. Inguruak miatu ondoren, handik metro batzuetara, heskai baten atzean ezkutatuta -eta ireki gabe- aurkitu dituzte bi kutxak.
Bestalde, beste patruila batek inguruan aurkitu ditu poliziarengandik ezkutatzeko arkupe batean ezkutatu nahian ari ziren eta nortasun-agiririk ez zuten bi gazte. Susmagarriak polizia-egoitzara eraman dituzte identifikatzera, eta, farmaziako segurtasun-kamerak begiratu dituztenean, farmazian lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte.
Deja un comentario