Inicio » Idiomas » Euskera » Erresidentziak: “Sektore honentzat, egunero da martxoaren 8a”

Erresidentziak: “Sektore honentzat, egunero da martxoaren 8a”

Denborak aurrera egiten du eta, patronalarekin dauden negoziazioan pausorik ez daudenez, Gipuzkoako erresidentzietako langileak dira mugitzen direnak. Gaur konzentrazio bat

Irudia: A.E.

Denborak aurrera egiten du eta, patronalarekin dauden negoziazioan pausorik ez daudenez, Gipuzkoako erresidentzietako langileak dira mugitzen direnak. Gaur konzentrazio bat antolatu dute Gipuzkoa Enparantzan, foru jauregiaren aurrean, eta manifestazio bat segidan. Izan ere, Aldunditik dator sektorearen diruaren %90a, baina ELAren ustez (sektorearen gehiengo sindikala, hain zuzen) erakunde horrek ez du ezer egin desblokeoaren mesederako.

“Bada ordua Aldundiak urrats sendoak emateko”, dio ELAko gizarte eta osasun alorreko arduraduna den Janire Diazek. Horregatik ere, manifestariek orain dela zenbait egun egindako iragarpena errepikatuko dute: 19 eguneko greba berria hasiko dute otsailaren 20tik martxoaren 10ra arte. Gogora dezagun pasa zen urtean ere 16 eguneko greba bete zutela.

“Patronalak ez digu erantzun, ez dago aurrerapausorik”, jarraitzen du Diazek. Eta, ELAren iritziz, presioa da “bide bakarra” aldarrikapenak lortzeko, “oso garbiak” direnak, “guztiz duinak”. Horrela, borroka ez dute geldituko helburuak lortu arte. Adibidez, “ratioetan hobekuntza bat” behar dute, orain “destajuko lana” ari direlako egiten. Ordainketetan hobekuntza bat behar dute, baita 60 urte baino gehiago dituzten langileen egoeran ere.

Sektorea guztiz “feminizatuta” dago, eta martxoaren 8an ospatzen da Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. “Baina guretzat, sektore honentzat, egunero da martxoaren 8a”.

IMG 20190131 WA0005 800x600 300x225 - Erresidentziak: “Sektore honentzat, egunero da martxoaren 8a”


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa