Madrilgo Pinto udalerritik espedizio solidario bat abiatu zen Greziara han “kokatuta” dauden errefuxiatuak laguntzeko asmoareki. Rodríguez Vázquez haiekin batera joan zen. Bertan kamioiak deskargatzen hasi eta errefuxiatuekin lehenengo solasaldiak izan ondoren bere kamara pizteko grina piztu zitzaion. Konbertsazio haien ondorioa da Aiete Kultur Etxean bihar ostirala, 18:45etan, ikusi ahal izango den ‘Katsikas. Ecos de un éxodo’ dokumentala, Madrilen estreinatu ostean. “irabazi-asmorik gabeko ekimena da. Ahal den neurrian, nahi dudana da egoera aldatzen laguntzea eta jendeak errefuxiatuak jende arrunta gisa ikus dezatela. Errefuxiatuak ez dira hiri tribu bat”, adierazi dio Vazquezek DonostiTik.com-i.
Dokumentalean greziar kanpamenduan dauden 9 errefuxiatuek beraien esperientziak kontatzen dituzte. “Hitzegin ez zuen nahi jende isila zegoen, beste batzuek istorio dramatikoak kontatzen zituzten baina ez zuten grabatuak izan nahi. Bazeuden ere hitzegiteak ezertarako ez zuela balio esaten zutenak eta apur batzuk ez zuten bere aurpegia azaldu nahi”. Solaskideekin komunikatzeko Vazquezek lagun marrokiar baten kolaborazioa izan zuen itzultzaile gisa.
Katsikas-eko egoera asko konplikatu zen egun haietan Europar Batasunak martxoaren 2016ean mugak ixteko erabakia hartu zuelako. “Masifikazioa izugarria izan zen”, gogorazten du Vazquezek, eta askori “etsipena” iritsi zitzaion.
Emanaldiaren ondoren solasaldi bat izango da eta Zaporeak elkartearen kideak parte hartuko dute. Haien eguneroko lanik gabe milaka errefuxiatuek ez zuten janik izango. “Luxua da beraiekin elkartzea”, dio Vazquezek ilusioarekin eta dokumentala toki ezberdinetan aurkezteko ideia duela aitortzen du. Madrileko estreinuan filman ateratzen diren protagonistak haintzat hartu zituzten eta gaur egun pairatzen duten egoera deskribatu zuten. “Batzuk Greziatik alde egin zuten, beste batzuek balantzaka jarraitzen dute”, dio Vazquezek.
“Errefuxiatuak ez dira hiri tribu bat”
Madrilgo Pinto udalerritik espedizio solidario bat abiatu zen Greziara han “kokatuta” dauden errefuxiatuak laguntzeko asmoareki. Rodríguez Vázquez haiekin batera joan
Deja un comentario