Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak mendi martxa antolatu du urtarrilaren 27rako Zubietako erraustegiaren goi-tentsioko linea dela eta. Proiektuaren arabera, linea Hernani eta Urnieta bitarteko mugan hasi eta, gutxi gorabehera Azkorteko ermitan barrena joango litzateke, Buruntza inguruan, eta erraustegiraino iritsi.
Urtarrilaren 27an zutabe ezberdinak abiatuko dira Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Andoainetik, eta Azkorten elkartuko dira 11.30etan. Bertan, linearen ezaugarriei buruzko informazioa jaso ondoren, Lasartera jaitsiko dira, non 13:00etan, Okendo plazan, ekitaldi bat egingo den. Ondorioz, jardunaldiaren hitzordu garrantzitsuenak bi dira: 11:30etan Azkorten eta 13etan Lasarteko Okendo plazan.
Aldi berean, Azkortera iristeko hitzorduak hurrengoak dira: Hernani (Gudarien Plazan, 10:30etan); Urnieta (Zaldundegin, 10:30etan); Andoain (Goiko Plazan, 10:00etan) eta Lasarte-Orian (Okendon, 10etan).
Erraustegiaren aurkako antolatzaileek diotenez, linea berriak 132 kilovolteko potentzia izango luke, eta, esklusiboki erraustegiari zerbitzu emateko eraikia izango da
Erraustegiaren goi-tentsioko linearen aurkako mendi martxa
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak mendi martxa antolatu du urtarrilaren 27rako Zubietako erraustegiaren goi-tentsioko linea dela eta. Proiektuaren arabera, linea Hernani eta
Temas: movimientosreivindicativos
Deja un comentario