Bihar, asteazkenez, arratsaldeko 19.00etan, Sarriegiko plazan, performance bat eta martxa bat deitu ditu Errausketaren aurkako Plataformak, berriro ere, Zubietako erraustegiaren proiektuaren aurkako jarrera azaltzeko, eta herritarrei dei egiten die, oraingo protesta honetan mozorrotuta parte hartzeko.
Plataformaren ustez, ‘Biodonostia’rekin sinatutako akordioa erraustegiak osasunari kalterik ez egiteko, ‘gezur’ hutsa da, eta Zubietan eta Usurbilen gasa sartzeko lanak egiten ari direla salatzen du. «Baina, gasa zertarako? Beharrezkoa da gasa?» galdetzen du plataformak; izan ere, lanek suposatzen duten ‘dirutza’z gain, errausketak minbizia eragiten duela baieztatzen du «Ingalaterran AEBtan, Quebecen, Italian eta Espainian burututako ikerketa epidemiologikoek frogatu dutenez».
Errausketaren Aurkako Plataformak biharko deia egin du Sarriegiko plazan
Bihar, asteazkenez, arratsaldeko 19.00etan, Sarriegiko plazan, performance bat eta martxa bat deitu ditu Errausketaren aurkako Plataformak, berriro ere, Zubietako erraustegiaren
Temas: movimientosreivindicativos
Deja un comentario