Bihar asteartea, hilak 27an, argitaratuko da eskaintza publikoa deitzeko agindua EAEko Aldizkari Ofizialean eta, guztira, 1.511 lanpostu eskainiko dira deialdi horretan,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Lanbide Heziketako (LH) lan eskaintza publikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazkenean, otsailaren 28an, zabalduko du izena emateko epea eta martxoaren 19ra arte egongo da zabalik.
Bi oposizioek bi proba izango dituzte. Lehen azterketa ekainaren 21ean izango dute LHko irakasleek, eta bi egun beranduago, ekainaren 23an, DBHkoek. Hala, nahi izanez gero, izangaiak bi probetara aurkeztu ahal izango dira.
Hautatze prozesuaren informazio gehigarria aurkitu daiteke Hezkuntza sailaren webgunean, ondorengo estekan: https://goo.gl/T1C8PQ
EPEn izena emateko epea asteazkenean zabalduko du Hezkuntzak
Bihar asteartea, hilak 27an, argitaratuko da eskaintza publikoa deitzeko agindua EAEko Aldizkari Ofizialean eta, guztira, 1.511 lanpostu eskainiko dira deialdi
Deja un comentario