65 dira Gipuzkoako Bazkundera zuzendu ziren Lurraldeko enpresak, Bazkundeak kudeatzen duen enpresa transmisiorako laguntza programetako batean sartzeko eskatuz, hau da, pasa den urtean baino zazpi gehiago. Bestalde, eta hau ere Bazkundearen datuen arabera, Gipuzkoak 463 enpresa galdu zituen, bertako enpresa guztien %2,3-a. Pandemiak sortutako zailtasunak dira, zalantzarik gabe, galera horren arrazoi nagusia.
Enpresa transmisioari begira jarriz, ETEak eta mikroETEak dira, jarraipena modu ordenatu batean emateko asmoz, Gipuzkoako Bazkundera hurbiltzen diren enpresak.
Enpresa hauek gehienetan txikizkako negozioak izaten dira, baina baita zerbitzu enpresak, garraioak edo metal eraldaketa industriak ere. Enpresa horietan negozioaren jarraipena izateko arriskua ez dago bideragarritasun ekonomikoarekin lotuta, jabeen edo bazkideen egoera pertsonalarekin baizik.
Zerbitzu hauek garatzeko Gipuzkoako Bazkundeak 2 programa ditu. Horietako lehena, Berriz Enpresa, bereziki txikizkako merkataritzara, ostalaritzara eta turismo sektorera dago zuzendua. Industria edo enpresa zerbitzuen enpresetaz aldiz, Jarraipena programa arduratzen da.
Deja un comentario