“Donostiak Aquarius itsasontzian dauden etorkinak hartzeko eskaintza dagokion neurrian erantzungo du”, adierazi du gaur goizean Eneko Goia alkateak. Eusko Jaurlaritzak ‘Aquarius’ itsasontziko etorkinen % 10 hartzeko eskaintza egin duela azaldu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak eta Donostiako alkateak, bere aldetik, “baliabide gehiago jarri behar badira, jarriko ditugula”, ziurtatu du.
Goiak esan duenez hilabete hauetan Donostiak 160 errefuxiatu jaso ditu hirian dauden bost etxebizitza ezberdinetan. “Hirian 40 plaza dituen 5 etxebizitza daude eta bertan 160 pertsona egon dira. Gaur bertan Siriako familia bat etorri da. Baliabide hauek lehenengo sei hilabeteentzak dira eta ondoren beste batzuek bilatuko dira”, azaldu du alkateak.
Eusko Jaurlaritzak ‘Aquarius’ itsasontzian dauden hainbat etorkin hartzeko eskaintza egin die ACNUR erakundeari eta Espainiako Gobernuari. Malta eta Italiako kostaldeen aurrean dagoen itsasontzia Valentziara abiatuko da.
Deja un comentario