Egitarau oparoa dakar 2025eko martxoaren 1etik 9ra Donostian izango den Gure Ahotsak zikloak, emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko. Hala, martxoaren 1etik 9ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Hurrenez hurren, Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira.
Sarrerak abenduaren 11n jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Eskaintza berezi bat ere izango da, eta zikloko bi kontzertutarako edo gehiagorako sarrerak erosten dituztenek % 10eko deskontua izango dute eta Donostia Kulturako bazkideentzako ohiko % 10eko deskontuarekin bateragarria izango da.
Zikloaren aurtengo kartela Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile eta artista hernaniarrak egin du. Indarra transmititzen duen kartela da. Eztanda, ezustea, poza… irudikatzen duen sumendi koloretsua osatu du.
Egitaraua
Olatz Salvador (Victoria Eugenia Antzokia, martxoak 1)
Travis Birds (Antzoki Zaharra, martxoak 2)
Amaia Miranda (Victoria Eugenia Club, martxoak 6)
Ginebras (Victoria Eugenia, martxoak 7)
Tulsa (Antzoki Zaharra, martxoak 9)
Deja un comentario