Ostirala, apirilaren 19an, 19:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroaren areto nagusian, Donostian, Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXIII. Sariaren banaketa ekitaldia egingo da.
Eli Arabaolaza ikerlariak jasoko du aipatutako saria, ‘La Orquesta de Euskadi 1982-2022: Implicaciones culturales y educativas’, lanagatik. Era berean, Iñigo Argomanizek saria jasoko du, musika munduan egindako ibilbidea aitortzeko.
Donostiako Orfeoiko presidente Antxon Elosegui eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia ekitaldiaren buru izango dira.
Ekitaldia bukatzean, Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko lanak joko ditu emanaldi labur batean.
Ekitaldia irekia izango da, eta edukiera mugatua izango du.
Deja un comentario