Inicio » Idiomas » Euskera » `El amor menos pensado’ film argentinarrak Zinemaldia zabalduko du

`El amor menos pensado’ film argentinarrak Zinemaldia zabalduko du

El amor menos pensado pelikula argentinarrak irekiko du Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioa, irailaren 21ean. Juan Verak zuzendutako lehen filma da,

‘El amor menos pensado’, la película de la sección oficial con más entradas vendidas.

El amor menos pensado pelikula argentinarrak irekiko du Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioa, irailaren 21ean. Juan Verak zuzendutako lehen filma da, orain arte gidoilari eta ekoizle lanak egin izan ditu Verak, eta Ricardo Darín eta Mercedes Morán ditu protagonista. Lucrecia Martelen Zama lanean eta Pablo Traperoren Elefante Blanco eta Carancho filmetan lan egin ondoren El amor pensado filman zuzendari gisa estreinatzen da. Ricardo Darin du protagonista nagusia, baina aktore argentinarrak ekoizle lanak ere egin ditu lan honetan, Chino Darin semearekin batera.

Juan Veraren filmean matrimonio baten paperean sartu dira Morán eta Darín. 25 urteren ostean, krisian daude, banandu egingo dira, eta horrek maitasunari, desirari eta denboraren iragankortasunari buruzko gogoeta abiatuko du.

Mercedes Moranek aktore onenaren saria jaso du Karlovy Vary Jaialdian, Sueño Florianopolis pelikulan egindako lanagatik, eta El angel filma ere estreinatu du aurten; Cannesen eman zuten, eta Zinemaldiaren ‘Perlak’ sailean emango dute.

Darinek iaz jaso zuen Donostia Saria eta berriro izango da Zinemaldian. Aktore argentinarra sarri izan da Gipuzkoako hiriburuko jaialdian; izan ere, lautan lehiatu da Sail Ofizialean, eta epaimahaiko kide ere izan zen 2012an. Iazko Donostia Sariaz gain, aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen, Javier Camararekin batera, 2015ean, Truman pelikularengatik.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *