«Urduritasuna», «urduritasuna» eta «urduritasuna». Gaur goizean gehien entzun den hitza honako hau izan da Kursaaleko terrazan, Operación Triunfo lehiaketa ezagunaren castigna martxan jarri baita. Bertan ehundaka lagun bildu dira eta ez ziren denak hautagaiak, bazeuden jarraitzaileak eta baita ikusnahi mordoa ere. Froga bakoitzak gutxienez 20 segundu iraun du, hautagaiek a capella abestu dute eta Noemi Galera akademiako zuzendariak, epaimahaiaren buru, une berean esan die hurrengo txandara heldu diren ala ez.
Euria egin duen arren eta urduritasuna albo batean utzita, festa giroa egon da. Operación Triunfo telebista saioaren frogak maiatzaren 30ean Bartzelonan hasi ziren eta ondoren Alacant, Valentzia, eta Mallorcara abiatu dira. Donostia ondoren Vigo, Tenerife, Málaga, Sevilla eta Madrilen txanda izango dira, azkeneko hau uztailaren 10ean, lehen txanda bukatuko den egunean.
Deja un comentario