Inicio » Idiomas » Euskera » Eguzkiren iritziz, Donostiako Udalak ezin du Mentxu Gal lorategia kafetegi baten beharretara «sakrifikatu»

Eguzkiren iritziz, Donostiako Udalak ezin du Mentxu Gal lorategia kafetegi baten beharretara «sakrifikatu»

Eguzki talde ekologistaren esanetan Donostiako udaletxeak Mentxu Gal lorategian jarri nahi duen kafetegia «Amarako berdegune hori jarduera hostelero pribatu baten

Foto: Ayto

Eguzki talde ekologistaren esanetan Donostiako udaletxeak Mentxu Gal lorategian jarri nahi duen kafetegia «Amarako berdegune hori jarduera hostelero pribatu baten beharretara sakrifikatzen ariko litzateke». Ekologistek diote eraikin berria ez dela «kabitzen» eta «interes publiko baten ikuspegitik ondo ulertzen ez den jokabidea dela, Euskotreneko trenbidera abiatzeko lekua izanik».
«Udalak uste badu lorategia gauez hobeto argiztatu behar dela, zergatik ez du argiztatzen?», adierazi du Eguzkik komunikatu baten bidez. Era berean, «uste badu bertan hazten den gereziondo historikoa “balioan” jarri behar dela, egin dezala. Ezerk ez dio eragozten, orain arte ezerk eragotzi ez dion bezala».
«Komun publikoak irekitzea ere erabaki lezake, orain dela urte batzuk ixtea erabaki zuen bezala. Baina gauza hauek guztiak Udalaren beraren eskumenekoak dira, guztiz. Eta Udalak ez du zertan kafetegi-proiektu jakin baten zain egon».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa