Inicio » Idiomas » Euskera » Eguzkik zuhaitzen aurkako «erasoaldi berri bat» leporatzen dio Donostiako Udalari

Eguzkik zuhaitzen aurkako «erasoaldi berri bat» leporatzen dio Donostiako Udalari

Eguzki talde ekologistak Donostiako Udala «Black Week edo Aste Beltza» baten erdian sartu gaituela salatu du, «hiriko zuhaiztiaren aurkako erasoaldi

Foto: Eguzki

Eguzki talde ekologistak Donostiako Udala «Black Week edo Aste Beltza» baten erdian sartu gaituela salatu du, «hiriko zuhaiztiaren aurkako erasoaldi berri bat martxan jarri duelako». Zehatzago esateko, «zuhaitz ugari kendu ditu zenbait kaleetan: Urbieta (27), Javier Barkaiztegi (beste 20), Mons pasealekua, Gernikako Arbolaren pasealekua…».

Udalaren aldetik erabili den «irizpideak» atentzioa eman dio Eguzkiri, «margarita bat hostokatzea» dirudielako: «Zuhaitz bat moztu du, beste bat ez, beste bat bai, beste bat ez. Argi dago osasunaren edo seguratunaren aldetik motiborik ez dagoela». Paisaia edota beste mota bateko irizpiderik badago, «ez dakigu». Multzoak beste mozketa gehiago egon direla gogoratzen du: «García Lorcan, Mons-en… eta, mingarriena, Lourdes Txikin».

Baina, taldearen ustez, harrigarriena era berean Udalak «klima-aldaketaren aurkako borrokaren estrategiarekin zerikusia daukan erakusketa bat inauguratu duela da». Honako galdera sortzen zaio Eguzkiri: «Udaleko agintarieie inork ez al die esplikatu zuhaitzak kutsadura eta klima-aldaketaren aurka ezinbestekoak direla?»

Pastelaren «ginga», bukatzen du Eguzkik, «Alderdi Eder aldean kokatu duten noria erraldoia izan da», honi lekua uzteko «bi tamariz kendu ‘behar’ izan dituztelako».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe