Eguzki elkarte ekologistak beste isuri bat salatu du Ibaetako errekan. «Isurketa honen jatorri bakarra Ibaetako Hondakin Uren ponpaketa estazioaren matxura edo anomalia baten ondorio dela uste dugu», azaldu dute ekologistek. Horregatik Añarbeko Urak S.A.ri isukerta eragin duten arrazoein azalpen publikoa eskatzen diote.
Joan den astean, marearen igoerarekin batera, errekak «kolore marroi deigarria zuen eta hondakin fekal usain handia», azaldu dute elkarteko kideek.
Ekologistek Donostiako Udalari eskatu diote, halaber, gertakari horren inguruko interesa pitz dezala, «Ibaetako errekako ur beltz horiek Tximistarriko kolektorearen bidez itsasbehera eragin baitzuten itsasoan, Ondarretako bainatzeko uren kalitatea arriskuan jarriz, eta litekeena da larunbatean bainulariei eragitea», gaineratu dute.
Eguzkik isuariaren zergatia publikoki azaltzeko eskatu du. «Bainatzeko uren analisiak astelehenetan baino ez dira egiten; beraz, ia 72 ordu igaro ondoren, litekeena da isuariaren aztarnarik ez detektatzea», ohartarazi dute.
Deja un comentario