Inicio » Idiomas » Euskera » Eguzkik baso sute berri bat salatu du Oiartzunen
Ingurumena

Eguzkik baso sute berri bat salatu du Oiartzunen

12 hektareri eragin dio suak eta Eguzkik Ingurumeneko Fiskaltza, Oiartzungo Udala eta Mendi-Administrazioaren eskuhartzea eskatu du

Erre den terrenoaren alderdi bat. Argazkia: Eguzki

Eguzkik jakitera eman duenez, apirilaren 3an su eman zioten Oiartzungo mendi publikoari, Iruarrita inguruan, Ergoien auzoan. Erakundeak dioenez, sutea abeltzaintzaren interesekin lotuta dagoela dirudi, «Ingurumena, legeak eta mendi komunalak kontuan hartu gabe». 12 hektareako mendiari eragin dio suak. «Sute honek leheneratzen ari zen jatorrizko basoa eta hartzen zuen fauna eta flora suntsitzea eragin du, baita lurrak pobretzea, higatzea eta galtzea ere» esan du Eguzkik.

Egoera hau larritzat jotzen du talde ekologista eta antinuklearrak, eta Ingurumeneko Fiskaltza, Oiartzungo Udala eta Mendi-Administrazioaren eskuhartzea eskatu du. Eguzkik dioenez Fiskaltzari eta Aldundiari dagokie baso sutearen ikerketa hastea eta egileak identifikatzea, dagoen inpunitatea eteteko.

Gainera, Eguzkik Udalari eskatu dio berrikus ditzala urtero herri mendietako abeltzaintza pribatuaren kudeaketarako inbertitzen dituen 30.000 euroak, oiartzuar guztien dirua izanik; eta neurri bereko edo gehiagoko gastuak egin ditzala baso era erreka publikoetako bioaniztasunaren berreskurapenean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete